Ideien lehiaketaren

BiscayTIK Fundazioaren X. urteurrena

1. ERRONKA: Red de solidaridad

2. ERRONKA: 5 tips

BiscayTIK Fundazioaren X. urteurrena

BIZKAIKO ADMINISTRAZIO DIGITALA HOBETZEKO GAZTEENTZAKO IDEIEN LEHIAKETA

2018ko azaroaren 9ra arte izen-emate epea.


Lehiaketaren xedea

Lehiaketa honen bidez, BiscayTIKek Bizkaiko gazteak animatu nahi ditu, Bizkaiko udaletan, administrazio digitala eta modernizazio teknologikoa bultza dezaten. Helburua hau da: Bizkaiko toki administrazioetan, eraldaketa digitala sustatzera zuzendutako proposamenak sustatzea eta errekonozitzea.

 

Nori zuzenduta dago?

Edozein nazionalitate duten 18 eta 29 urte bitarteko gazteak, Bizkaian bizi badira edo bertan ikasten edo lan egiten badute.

 

Zer ideia mota aurkez daitezke?

Las ideas aportadas deberán ir enfocadas a uno de los siguientes retos:

1. ERRONKA: Zer beste zerbitzu eskain dezake nire udalak teknologia berrien bidez?

Erronka honen helburu nagusia da Bizkaiko udaletan eskain daitezkeen zerbitzu digitalen proposamen berriak sustatzea. Hau da, erronka honetan teknologia berrietan oinarritutako zerbitzu bat proposatu beharko duzu.


2. ERRONKA: Nola hurbildu herritarrak zerbitzu publiko digitaletara, batez ere, teknologia berriak erabiltzen ohituta ez daudenen artean?

Erronka honen xedea da ekintza-proposamen berrien sormena sustatzea, zerbitzu publiko digitalak herritarrei hurbiltzeko, batez ere, teknologia berriak erabiltzera ohituta ez daudenen artean. Hau da, erronka honetan, zure udalean ezartzeko moduko ekintza edo/eta ekimen berriak proposatu beharko dituzu, egun eskuragarri dauden zerbitzu digitalak gehiago erabil daitezen bultzatzeko.

Zer irabaz dezakezu?

Erronka bakoitzean puntuazio handiena eskuratzen duen proiektuak 1.000 €-ko (1.000 euro) saria jasoko du. Ideia irabazleen berri 2018ko azaroaren 23an emango da.

Sari-banaketa 2018ko azaroaren 29an izango da, BiscayTIKen X. urteurreneko bukaerako ekitaldian.

Ideien lehiaketaren irabazleak


1. ERRONKA: Red de solidaridad



2. ERRONKA: 5 tips



Ebaluazioa eta aukeraketa

2 fase osagarritan ebaluatuko dira jasotako ideiak:


1. fasea

Parte-hartzaileen balorazioa.
Parte-hartzaileek ordenan aukeratu beharko dituzte parte hartu duten erronkako 3 proposamen onenak.

2. fasea

BiscayTIKek eta Bizkaiko Behatokiak izendatutako 3 pertsonak osatutako epaimahaiaren balorazioa.


Azken balorazioan, fase bakoitzak % 50 balioko du, eta bi faseetako puntuazioak batuko dira. Ideien ebaluazio eta aukeraketa prozesua 2018/11/12 eta 2018/11/22 bitartean egingo da.
TOP